![](https://gurejaialdia.erandio.eus/wp-content/uploads/2024/01/uppercut-3.jpg)
Boxeo
Eguna: Otsailak 2
Lekua: Streetgunea
Ordua: 18:00
UpperCut Boxing Club boxeoa, kick boxing, k1, muay thai, full contact… irakasteko eta sustatzeko Erandioko kirol-kluba da.
Gaur egungo gizartean kontaktu-kirolaren inguruan harremanak zabaltzeko eta kirola sustatzeko helburua dauka, pertsona bezala hobetzeko, errespetatzeko eta orekatzeko bizitzeko modu bat dela adieraziz. Halaber, hainbat kirol-ekitalditan lehiatzea eta talde handi bat osatzea daukate xedetzat.
![](https://gurejaialdia.erandio.eus/wp-content/uploads/2024/01/herrikirolak.jpg)
Herri Kirolak
Eguna: Otsailak 3
Lekua: Udaletxe Plaza
Ordua: 13:00
Euskal Herriko jatorriak eta kultura babestu eta sustatzeko, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioaren eskutik Herri Kirolak izango ditugu.
Herri-kirolak hainbat kirol-modalitate biltzen ditu. Kirol-mota horiek landa-ingurunean dute jatorria, eta, oro har, trebetasun, erresistentzia eta indar fisiko handia eskatzen dute.